Arte ikuskizunak: nondik idatzi?
Geroa hemen Ikastaroak
Datorren azaroaren 30ean, ISEAK Fundazioak, ekonomiaren esparruko ikerketa eta transferentzia zentroak, antolatutako workshop Policiales and interventions for youth unemployment: from theory to practice, hartuko du Kunak.
Datorren azaroaren 30ean, ISEAK Fundazioak, ekonomiaren esparruko ikerketa eta transferentzia zentroak, antolatutako workshop Policiales and interventions for youth unemployment: from theory to practice, hartuko du Kunak.
Workshopean zehar, gazteen langabeziaren aurka borrokatzeko neurrien garapenaren prozesu osoa jorratuko da, hiru ikuspegitatik: alde batetik, ezagutza sortzen duten eragileen ekoizpena eta analisia; bestetik, eragile bideratzaileen ekarpena; eta, azkenik, esku-hartze erakundeetatik zuzenean aplikatzea.
Ildo horretan, nazioarteko erreferentziazko zentroetako ikertzaile adituek (ISEAK, Dublingo ESRI edo Atenasko UEHR) eta esku-hartzean espezializatutako eragileek (BBK Fundazioa eta Otxarkoagako Gizarte Berrikuntzako Lanbide Heziketako Zentro Integratua) parte hartuko dute ekitaldian.
Ekimen hau Cowork4YOUTH proiektuaren barruan kokatzen da. Proiektu hori Europako eskualde periferikoetako (Grezia, Irlanda, Italia edo Espainia) gazteen langabeziari buruzko politikei buruzko azterketara bideratuta dago, eta Islandiak, Liechensteinek eta Norvegiak finantzatzen dute, EEA and Norway Grants Fund for Youth Employment funtsen bidez. Bertan nazioarteko aditu talde batek parte hartzen du, besteak beste, Atenasko Institute of Urban Environment and Human Resources, Rhodes Centre for Historical and Social Research SCE, ISEAK, Dublingo ESRI, Italiako Exeo Lab, Mid Sweden University eta European Leader Association for Rural Development erakundeetatik etorritakoak.
OHARRA: Ekitaldia ingelesez egingo da oso-osorik