Haurkuna: Etorkizuneko zirkoa
JOSTAILU-TAILERRA
Asteazkenean, otsailaren 9an, 10:00etan, Bilboko BBK Salan, ‘The Future Game. Bihar zer?' aurkeztuko da, DOT kooperatibak, BADALABek, EITBek eta BBK Kuna: GJHen etxeak sustatuta.
‘The Future Game. Bihar zer?’ inkestan 18 eta 35 urte bitarteko 800 gaztek parte hartu dute, erantzunak eman dituzte eta 2050eko Euskal Herria irudikatzen duten moduaz beren ikuspegia partekatu dute. Inkesta horrez gain, ekimenak esperientzia gamifikatu bat ere jarri du martxan, ‘2050 Esperientzia’ deiturikoa, eta hor ehun bat gaztek inpaktuko proiektuak egin dituzte, eta konponbideak irudikatzeko eta prototipoak garatzeko datozen joerak irakurtzen ikasi dute.
Inkestaren emaitzak eta esperientzia gamifikatuaren ondorioak asteazken honetan aurkeztuko dira.
Gainera, mahai-inguru bat egingo da etorkizuneko erronkei buruz eztabaidatzeko, gazteek testuinguru honetan duten zereginean ardaztuta. Bertan izango dira Nora Sarasola, BBK-ko Gizarte Ekintzako zuzendaria; Andoni Aldekoa, EiTBko zuzendari nagusia; Goiatz Oiartzabal, Badalab-eko zuzendaria; eta ‘The Future Game. Bihar zer?’ ekimenean parte hartu duten gazteak: Paula Aguirrezaldegi, Uxue Izko eta Yassin Lmiri el Misbahi.