1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12

Etorkizuneko biztanleak

Gune hau BBK Kunaren barruan sortu da, etorkizunari buruzko eztabaida publikora herritarrak gehitzeko asmoarekin; izan ere, beraien ahotsa ia ez dago ordezkatuta, nahiz eta aditu eta erakundeek egiten dituzten prospekzioek zuzenean eragiten dieten.  2050ean lana, moda, elikadura, garraioa edo hezkuntza zelakoak izango diren adierazten duten aurreikuspen zientifiko eta instituzionalak daude, baina herritarrek ezjakintasun handia dute beren eta seme-alaben bizitza antolatzeko ezinbesteko informazio horri buruz.

Aldi berean, etorkizun hori herritar horien ekintzen, portaeren eta balioen araberakoa izango da hein handi batean. Gune honetan, biztanleak etorkizunaren eztabaidaren erdigunean jarri gura dira, bai aldaketetara hobeto egokitzeko informazio baliotsua izan dezaten, bai beraien ahotsa eta lehentasunak kontuan izan ditzagun, horrela zelanbait haiek ere etorkizun hori baldintzatu eta gure gizartearen garapen jasangarrira bidera dezaten.

 

Egungo gaiak

Todas las noticias
Skip to content