1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
Consejo Consultivo del Barrio

Auzoa

Bizkaiko herritarren beharrizanen zerbitzura dagoen gunea

BBK Kuna, Garapen Jasangarrirako Helburuen Etxea, guztion artean gure gizarteko hainbat arazori ─adibidez, bakardade eta zahartzeari, gazteen enplegu-gabeziari, ingurumen-erronkari edo gizon eta emakumeen arteko desberdintasunari─ irtenbideak bilatzen saiatzeko gune bihurtzeko asmoz sortu zen.

Osaera

Zentroaren funtsezko osagai gisa, Auzoko Aholku Kontseilua dugu, Atxuri, Bilbo Zahar, Alde Zahar eta San Frantziskoko 21 laguneko taldea.

Deustuko Unibertsitatearen eskutik, Aholku Kontseilu honek herritarren parte-hartzea bideratzen du BBK Kunak planteatzen dituen etorkizun-erronkei erantzunak emateko. 

Funtzioak

Kontseilu horretakoek hobekuntza-arloak proposatu ahal izan dituzte proiektuari dagokionez: Urazurrutiako kaian eraikinaren kanpoaldea zelan urbanizatu erabaki dute; auzoan gura bako edo nahi ez den bakardadeari buruz duten ikuspegia adierazi dute argazkien bidez; eta ondoko auzoetako arazoak gure lehentasunezko lan-ildoetan sartzen lagundu digute.

Baina zein dira horren funtzio edo eginkizun zehatzak?

  • BBK Kunaren jardueraren parte izatea, eta lehentasunezko gaiak proposatu ahal izatea.
  • BBK Kunaren beste lan-arlo batzuetan egiten ari diren jardueren kontu-ematearen berri izatea.
  • Auzoko proiektu zehatzetan partaide izatea.

BBK Kunaren kanpo-urbanizaziorako prozesu parte-hartzailea

Lankidetza horren adibide da BBK Kunaren kanpo-urbanizaziorako prozesu parte-hartzailea, Urbanbat eta IED Kunsthal-ekin batera, 2021ean amaitu zena. Oso prozesu hunkigarria izan zen, eta herritarren parte-hartzea, beste behin ere, funtsezkoa izan zen.

Skip to content