BBK Kuna Institutoa
BBK Kuna Institutua BBK Kunaren Think Tank da. Daniel Innerarity du burueta Bizkaian erreferenteak diren ahotsek eta BBK eta GLOBERNANCE erakundeetako ordezkariek osatzen dute.
BBK Kuna Institutuaren erronka da Bizkaian datozen urteetan izango diren erronka estrategikoak identifikatzea eta lehenestea, baita hori egiten hasteko modurik onena zehaztea ere.
Horretarako, “Adituen Kontseilua” du, nork bere izenean parte hartzen duten eta “helize laukoitz”eko (herritarrek, unibertsitatea eta ikerketa zentroak,administrazio publikoak eta enpresa pribatuak) eragileen ordezkari diren pertsonez osatua. Hainbat jarduera-eremutan esperientzia eta interesa duten pertsonak dira, eta kontseilu ireki bat osatzen dute.
Identifikatutako eta lehenetsitako erronkak gauzatzeko, Zuzendaritza Batzordea eratu da –BBK-k eta GLOBERNANCEk osatua–, eta, batzorde horretatik, aldez aurretik identifikatutako gizarte-erronkei helduko dieten hainbat ekimen berritzaile bultzatu eta bultzatuko dira: ikerketa-ekintzako proiektu –“Kuna-co Proiektuak” edo “Zero Proiektuak” formulapean–, kongresu, jardunaldi edo tailerren bidez gauzatu dira edo gauzatuko dira gure etorkizuneko erronketako batzuei heltzeko bideak.