Elikaduraren etorkizuna mahaian
Etorkizuneko Biztanleen bigarren edizioak elikadura du ardatz. Janariak bizirauteko behar dugun energia ematen digu, eta berebiziko garrantzia du gure gizarte- eta familia-bizitzan. Janariak aukeratu eta erosteko, janaria prestatzeko edo bazkaltzeko orduan inguratzeko moduak asko esaten du nolakoak garen. Nola aldatuko da etorkizunean? Nola gustatuko litzaieke herritarrei etorkizun hori izatea? Azterlan honek herritarren ahotsa jartzen du elikadura jasangarriaren, osasungarriaren eta gizarte-ongizatera bideratutako etorkizunari buruzko eztabaida honen erdigunean, Euskadiko 1.000 pertsonari egindako inkesta adierazgarri baten bidez.
Etorkizuneko Biztanleen Konexioa-Bisubi Fundazioa
Etorkizuneko biztanleak Euskadin proiektu eraldatzaileak garatzen dituzten eragile, erakunde edo enpresa nagusiekin herritarrek egiten duten etorkizuneko prospektiba konektatzeko bokazioarekin sortu zen. Elikaduraren Etorkizunera bideratutako edizio honetan, Bisubi Fundazioarekin konektatu gara. Fundazio horrek Bizkaiko sukaldariak biltzen ditu, lurraldean duten eraldaketa-gaitasuna balioesteko, gastronomiaren bidez pertsonekiko eta ingurunearekiko elkartasunezko konpromisotik abiatuta. Bizkaiko 150 sukaldarik baino gehiagok bultzatutako fundazioa da, eta iraunkortasuna du ardatz nagusi, dimentsio guztietan: gizartean, ekonomian eta ingurumenean.
Esperientzia. BBK-Bisubirekin afaltzen.
Elikaduraren Etorkizunari buruz Euskadin egindako lehen inkesta adierazgarrian jasotako datu garrantzitsuenak aurkezteko, esperientzia berritzaile bat sortu dugu. Bertan, zozketa zibikoaren bidez hautatutako 21 herritarrek Bisubi Fundazioko sukaldariek Artxandako Ostalaritza Goi Eskolan egindako etorkizuneko afari batez gozatuko dute. Sukaldarien artean, Michelin Izarretatik hasi eta taberna xumeetako arduradunengana iristen dira. Taberna horiek bat egiten dute ingurune sozial, ekonomiko eta ingurumenarekiko errespetuan, eta lurraldeko ohitura gastronomikoak eraldatzea proposatzen dute, osasungarriagoa, ingurumena gehiago errespetatzen duena eta euskal gastronomia inklusiboagoa eginez.