1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12

Kultura arteko bitakora koadernoa

BBK Kunak, UN Etxea-UNESCO sustatzeko Euskal Herriko Elkartearekin lankidetzan, Ikaskuntza Komunitatea: Kulturarteko Bitakora Koadernoaren parte hartzera gonbidatzen zaitu.

Zer da?

Gune irekia eta aurreiritzirik gabea, kulturarteko ikuspegitikBizkaiko gizartean zelan sentitzen garen, elkarrekin nola bizi garen eta zelan parte hartzen dugun hausnartzeko gunea.

Zer eskaintzen dizugu?

  • Askotariko jatorri, kultura, adin, genero, erlijio, gaitasun eta profil artistikoko pertsonekin esperientziak eta ezaupideak partekatzeko aukera.
  • Ikasteko giro dinamikoa eta sortzailea, aniztasuna artearen (kantu, dantza, idazketa, antzerki, argazkigintza, pintura eta abarren) bidez aztertzeko.

Gure komunitatean proposamena zabaltzen jarraitu nahi dugu, eta dibertsitate funtzionala (motorra, sentsoriala eta intelektuala) txertatzen, inor atzean ez uzteko konpromisotik.

Gure gizartearentzat balio handikoa dela uste dugun esperientzia honetan parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu. Hamabost egunez behingo saioak egingo ditugu martxotik azarora bitartean.

Gure komunitatean parte hartzera animatzen bazara, eskaera bidal dezakezu, zure bizi-esperientziaren eta kezka artistikoen aipamen labur batekin batera honako helbide elektroniko honetara: juanramon.parrado@bbk.eus.  

Egungo gaiak

Todas las noticias

Kulturarteko Bitakora Koadernoa: 2023ko deialdia

Ilusio handiz kontatzen dizugu BBK Kunan, GJHen Etxean, UN Etxea-UNESCOrako Euskadiko Elkartearekin lankidetzan, Kulturarteko Bitakora Koadernoa Ikaskuntza Komunitatea mantentzen dugula eta zu ere bertoko kide izatea gura dugula. Komunitateak, bere […]

Partekatu
Skip to content