The Future Game ekintzan ikasteko esperientzia gamifikatua da; horren bidez, mende honetako joera eta erronka garrantzitsuenak aztertzen dituzte gazteek, etorkizun emergentearen ikuspegiak eta prototipoak, beren ingurunean eragin edo inpaktua izango dutenak, sortzeko.
Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Helburuak esparru gisa hartuta, diziplina anitzeko talde batek, etorkizuneko ahotsez osatuak, gidatzen ditu gazteak, eta funtsezko eginkizuna betetzen dute garapen ekonomiko jasangarri eta etikoaren zabalkundean, baita kultura inklusibo eta konpromiso zibileko kultura berrien sorkuntzan ere.
Aldaketa-eragileen bila
‘The Future Game’ren bidez, belaunaldi berrien ahalmen ekintzaileaz baliatu gura du BBK Kunak, “funtsezko zeregina baitagokie” ekonomiaren garapen jasangarri eta etikoaren zabalkundean, baita kultura inklusibo berrien sorkuntzan ere.
‘The Future Game’ esperientziaren helburuak hiru dira:
- Ideia eta enpresa berriak sustatzea, non haien bideragarritasun ekonomikoa bezain garrantzitsua izango den gizarte- eta ingurumen-eragin positiboa.
- Gazteak trebetasun eta tresnekin gaitu edo prestatzea, aldaketaren eragile izan daitezen.
- Etorkizunak ekarriko dizkigun erronkei aurre egiteko prestaturiko erakundeen ekosistema bat sortzea.
FASEAK
Esplorazioa
Prozesuarekin landu edo jorratu nahi diren hutsuneak identifikatu eta aztertzen dira, eta prozesuaren ikuspegi bakarra definitzen lagunduko digun lehen ikerketa egiten da. Horretarako, inkesta adierazgarri bat egiteko aukera dugu.
Ideiagintza
Fase honetan kontzeptuak sortzen dira hainbat gamifikazio-ardatzen arabera, eta taldearekin kontrastatzen dira estrategia gauzagarri bat definitzeko.
Kontzeptualizazioa
Ikuspegi bakarra eta ezarri beharreko gamifikazio-ardatz estrategikoa zehaztu ondoren, esperientziaren diseinua eta “lore” delakoaren kontzeptualizazioa, gure esperientziari zentzua emango diona, gauzatzen dira.
Diseinua
Esperientzia zehaztu ostean, zehaztutako prozesurako beharrezkoak diren material eta euskarri guztiak sortzen dira.
Abian jartzea
Kapitulukako esperientzia interaktibo batetik lurrarentzat denbora irabazteko lehiaketa batera, The Future Gameko taldeak esperientzia eta informazio-bilketa koordinatzen ditu, parte-hartzearen jarraipen oso zehatza eginez.
Analisia
Esplorazio-fasean bildutako informazioa eta abian jartzeko fasean bildutakoa konbinatu egiten da landutako gaiaren irakurketa kuantitatiboa eta kualitatiboa egiteko, gazteen errealitatea definitzen duten balioetan eta ikuspegietan sakontzeko.