1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
carátula programa the future game

The Future Game

The Future Game ekintzan ikasteko esperientzia gamifikatua da; horren bidez, gazteek mende honetako joera eta erronka garrantzitsuenak aztertzen dituzte, agertzen ari den etorkizuneko ikuspegiak eta prototipoak sortzeko, beren ingurunean eragin edo inpaktuarekin.

Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Helburuak esparru gisa hartuta, diziplina anitzeko talde batek, etorkizuneko ahotsez osatuak, gidatzen ditu gazteak, eta funtsezko eginkizuna betetzen dute garapen ekonomiko jasangarri eta etikoaren zabalkundean, baita kultura inklusibo eta konpromiso zibileko kultura berrien sorkuntzan ere. Lehenengo edizioa egin da, eta arrakastatsua izan da: 100 gaztek baino gehiagok eman dute izena, eta 30 gazte inspiratzaile hautatu dira, hilabete eskasean Bizkaiaren erronkei irtenbideak eman dizkietenak.

Aldaketa-eragileen bila

“The Future Game”ren bidez, BBK Kunak belaunaldi berrien ahalmen ekintzaileaz baliatu gura du, “funtsezko zeregina baitagokie” ekonomiaren garapen jasangarri eta etikoaren zabalkundean, baita kultura inklusibo berrien sorkuntzan ere.

“The Future Game”ren helburuak hiru dira:

  • Ideia eta enpresa berriak sustatzea, euren bideragarritasun ekonomikoa bezain garrantzitsua izan dadin gizarte- eta ingurumen-eragin positiboa.
  • Gazteak trebetasun eta tresnekin gaitu edo prestatzea, aldaketaren eragile izan daitezen.
  • Etorkizunak ekarriko dizkigun erronkei aurre egiteko prestaturiko erakundeen ekosistema bat sortzea.

2021

2022