“The Future Game” ekimenak, BBKren eskutik, 10 gazteri emango die beka, 21 egunez etorkizunari eta teknologiari buruz esperimenta dezaten.

The Future Game ekimenak etorkizuna ekarri du berriro mahaira eta, beste behin ere, gazteen ahotsetan oinarrituta egin du. Hori dela eta, The Future Gamek 1.000 euroko 10 beka, BBK-k emanak, eskatzeko deialdia egin du. Bertan, 10 gazte 21 egunez jarriko dira proban, erabat digitalizatutako mundu batean bizitzearen inplikazioak ulertzeko eta gizakiaren eta teknologiaren arteko interakzioen etorkizuna irudikatzeko.

Gazteek esperientzia hori eguneroko bizitzarekin (ikastera joan, lanera joan, aisialdiaz gozatu…) uztartu ahal izango dute, baina egunero proba txiki bat egin beharko dute hausnarketa berriak aktibatzeko. Castingean parte hartzeko, gazteek ekimenaren web-orritik (http://thefuturegame.org) edo BBK Kunan, GJHen etxean, irailaren 28an (17:30 – 19:00) egingo den ekitaldira joanez egin dezakete, eta ekimenaz gehiago jakin.

2021aren amaieran egindako parte-hartze prozesuari esker (15.000 euskal gaztek baino gehiagok parte hartu zuten prozesu hartan), etorkizunari dagokionez gazteen kezka diren gai nagusiak hauteman edo detektatu ditu The Future Gameko lantaldeak. Nagusienetako bat, teknologia.

Teknologiaren azken hamarkadetako bilakaera esponentzialak gizaki-forma berri bat sortzea ekarri du, elkarri eragiteko eta mundua ulertzeko modu berri batekin. Gazteak, teknologiaz inguratuta jaio zirenak, dira hobekien ulertzen dituztenak alderdi negatiboak positibo gisa.  Beraiek dira, halaber, etengabeko lotura horrek sentiarazten edo biziarazten dienagatik kezka handiena agertzen dutenak.

Esperimentuak galdera horietako bati erantzun gura dio, eta horietatik teknologiarako etorkizun posibleak imajinatu: Zer eragin dute algoritmoek gure iritzietan? Zer gaitasun berri dakarzkigu teknologiak? Zelan aldatu dira gure harremanak teknologiarengatik? Gu geu al gara benetan sare sozialetan?