The Future Game: Etorkizuna eta Teknologia

Iaz The Future Game, bihar zer 👩🏻? prosezua jarri genuen martxan; The Future Game gazteen komunitatearekin egindako parte-hartze prozesua. Guztira 16.000 gaztek baino gehiagok parte hartu zuten etorkizunari 🔮 buruzko iritzia emanez. Prozesu horren ondoren, esperientzia berriak sortzea erabaki genuen, euskal gazteei gehien interesatzen zitzaizkien gaien inguruan lan egiteko.

👩🏻‍💻Trantsizio teknologiko humanistaren inguruko lan eta esperimentazio hilabeteak izan dira. Zehazki, 12 gaztek 21 proba desberdinen bidez esperimentatu dute teknologiaren etorkizuna, eta beren gogoetak gurekin partekatu dituzte.

Challengean zehar, future gamer-ek kutxa bat jaso zuten 21 gutun-azalekin, lehen pertsonan bizitzeko honako proba hauek: Smartphonerik gabe bizi egun oso batean: Kuantifikatu zure antsietate pikoak. Zer esan nahi du gaur egun hegazkin moduan egoteak?; Internet aurreko iraganari buruzko belaunaldien arteko elkarrizketak ezartzea: Nolakoa da off-line gazteria? Zer tresna galdu ditugu bizipen horietatik? Zer superbotere eskuratu ditugu?; Idatzi gutun bat etorkizuneko zure “ni” -ari: Gaur egungo zer gauza mantendu nahiko zenituzke?; Teknologiarekin bizi izan duzun esperientziarik indartsuena partekatu: Zure bikotekidea Internet bidez ezagutu zenuen? Cyberbullying jasan zenuen?; edo REAL Vs FAKE: Ba al dakizu bereizten jasotzen duzun informazioa benetakoa den ala ez?

Proba horien eskutik, FOMO (Fear of missing out – gauzak galtzeko beldurra) sindrome berriek sortzen dieten antsietateaz, sare sozialetan ikusten dituzten eduki digitalek haiengan sortzen duten eraginaz, pandemian zehar sentitu zuten bakardadeaz eta 24 orduz gailu teknologikorik gabe bizitzeko erronka jartzean sentitzen zituzten lasaitasun sentsazioez hausnartu dute. Gainera, hainbat planteamenduri erantzun nahi izan diete, hala nola algoritmoek iritzietan duten eraginari, teknologiak egunerokoan zer ekarpen egiten duen eta teknologiak harremanak izateko modua nola aldatu duen; edo sare sozialetan beraiek diren.

Ilusioz beterik gaude sortu dugun gazte-energia boladarekin. Horregatik gonbidatu nahi zaitugu 📆 urtarrilaren 26an 📍Bilboko BBK aretoan egingo den emaitzen aurkezpen ekitaldira.

Goiz hau zurekin elkarbanatzea asko gustatuko litzaiguke. Etorriko zaren baieztatzeko eskatzen dizugu ekitaldiaren aforoak bermatzeko. Horretarako, esteka hontan har dezakezu zure sarrera.