Erosketa saskia – Plastilinazko sorkuntzak
Sasoiko Km 0-ko elikagaiak erostearen garrantziaz aritu gara.
Descubre nuestros próximos eventos, charlas, talleres, formaciones, festivales y mucho más.
Sasoiko Km 0-ko elikagaiak erostearen garrantziaz aritu gara.
Zaborra ez botatzearen garrantziaz eta gure ibaiak plastikoz askatzearen garrantziaz. Ondoren, GJH14 logoa marraztuko dugu esgrafiatzearen teknika erabiliz.
Sukaldaritza tailer horren bidez elikagaien ustiapena sustatu nahi da. Horretarako enpanadillak egingo ditugu.
Gure txalupa jasangarritik gure ibaiak zainduko ditugu. Piñata txalupa handi bat sortuko dugu eta hainbat sorpresaz beteko dugu.
Ipuin kontalariaren jarduerari esker beste herrialdeetako errealitatea eta hango umeak ezagutu ditzakegu, baita helburu hori lortzeko nola lagundu dezakegun ere.
Lasaitasun hodia Montessori metodoaren hezkuntza-teknika ezagunetarikoa da, emozioak kudeatzen ikasteko. Funtsean, urez eta purpurinaz betetako hodi bat da, eta antsietate edo haserrea baretzeko balio du, kontzentrazioa eta arreta selektiboa pizten baititu.
Elikadura osasungarri baten garrantzia gogoratuko dugu, batez ere gosaltzean. Askari nutritibo eta askotarikoa prestatuko dugu.
Lehenik eta behin jolaserako elementuak sortuko ditugu, hau da, globoak jaurtitzen dituzten pala dibertigarri batzuk, kartoizko platerak eta medikuaren makilatxoak erabiliz.
Ondoren, musika eta globoekin jolastuko dugu, saltoka, hanka baten gainean, pikotxean... eta azkenik isiltasuna...
Erronka bat jolastuko dugu.
Horretarako, lehenik haien esku eta oinak lauki ezberdinetan marraztuko dituzte, haien esku eta oinen siluetak erabiliz. Horrela, hiru lerro paralelok osatutako ibilbide bat osatuko da, esku eta oinak marraztuta dituzten laukiez osatuta. Behin zirkuitua prestatuta erronkari hasiera ematen zaio.
Partaideekin ohitura osasungarriak izatearen garrantziaz hitz egingo dugu, batez ere gaixotasun eta kutsadurak prebenitzeko. Ondoren, tailer zientifiko bat egingo dugu eskuak zikinduz eta «moco de gorila» produktuarekin jolastuz. Behin tailerra bukatuta eta jolastu ondoren, eskuak garbitzearen garrantzia azpimarratzen dugu.
Monitoreak azalduko du 17 GJHak gogorarazten dituen mahai-joko batera jolastuko dugula, eta horiek lortzeko nola aritu gaitezkeen aztertuko dugu.
Partaideak prozesu osoan inplikatuta egoteko, haiek sortuko dituzte dadoa eta fitxak, eta margotu egingo dituzte. Behin arauak ulertuta, jolasari hasiera emango zaio.
Partaideekin hitz egingo dugu ohitura osasungarriak izatearen eta jarduera fisikoa egitearen garrantziaz, eta horrek gure osasunean dituen onurak ere aipatuko ditugu. Ondoren, zuzendutako koreografia batekin dantza-klase bat izango dugu.