Aurrerapen inklusibo eta jasangarriaren aldeko aliantza Bizkaian
2015ean, Nazio Batuek Agenda 2030a eta Garapen Jasangarrirako 17 Helburuak hitzartu zituzten. Orain, 2021ean, BBK buru dela, BBK Kuna 2030 Kideak programak helburu horiek lortzea bizkortu gura du: historia ahaltsuen, inpaktuko aliantzen, ikaskuntzen eta proiektu berritzaileen bidez, Bizkaian aurrerapen inklusiboa, zuzena eta jasangarri edo iraunkorra lortzea, alegia.
Erakunde eta liderren belaunaldi berri bat elkartu gura dugu, Bizkaian AGENDA 2030erantz aurrerapena bizkortzeko.
Erakunde eta liderren belaunaldi berri bat sustatu gura dugu, munduko erronka nagusiei eta horiek Bizkaian duten eragin edo inpaktuari aurre egiteko. Askotariko gizarte-eragilerekin egingo dugu hori: esparru akademiko, administrazio publiko, enpresa eta gizarte-erakundeekin, inor atzean utzi barik, Bizkaia eta planetarentzat etorkizun inklusiboago, zuzenago eta jasangarriagoari forma ematen ari direnekin.
Zergatik da garrantzitsua?
Agenda 2030a ekintza-dei bat da pobreziari amaiera emateko, planeta babesteko eta mundu osoko pertsonen duintasunaren alde egiteko. Gizarteko eragile guztiok prest egon behar dugu beharrezko eraldaketak bultzatuko dituzten ekintzak sortzeko. 2030 urte bat baino gehiago da, egiteko modu bat da.
BBK Kuna 2030 Kideak programa abiarazi zuen BBK-k sektore anitzeko aliantza ikusgai bihurtzeko eta lankidetza eta berrikuntza bizkortzeko, Agenda 2030a aktibatu eta Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) lortze aldera Bizkaian. BBK-k aitortzen du hizkuntza- eta kultura-aniztasunak funtsezko eginkizuna duela garapen iraunkor edo jasangarrian; beraz, BBK Kuna 2030 Kideak programak 17 GJH +1 (euskara, euskal kultura eta gaitasun eleanitza garatzea) txertatzen du.
BBK Kuna 2030 Kideak Bizkaiko erakunde hauei zuzenduta dago:
- 2030 Agenda gauzatzeko eta abian jartzeko lidergo aktiboa dutenak:
- Jardunbide egokien lagina.
- GJHetan inplikatu holistikoa.
- Agenda 2030 osorik erakundean ezarri dutenak edo horretan aktiboki lanean ari direnak.
- Agenda 2030en estrategia gauzatzeko erabiltzen ari diren metodoak erakutsi ahal izatea.
- Agenda 2030en eragin biderkatzailea izateko eta GJHei lotutako erakundearen berezko erronkak apaltzeko gai izatea.
- Agenda 2030ean inplikatutako erakundean askotariko talde liderra izatea.
- Prest egotea BBK Kuna 2030 Kideak programan ekarpenak egiteko, erronkak partekatzeko eta BBK Kunan GJHn sare aktibo bat sortzeko.
Atxikitzen diren erakunde, pertsona eta enpresek konpromisozko urrats publikoa egingo dute, Bizkaia eraldatzeko eta etorkizun iraunkor edo jasangarriago, zuzenago eta bidezkoago baten alde egiteko.