1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12

Hezkuntza Zentroak

‘Gure mundua eraldatzea: Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda’.

Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda eta Garapen Jasangarrirako 17+1 Helburuak (GJH) nazioarteko komunitatearentzat erronka berri bat dira pobrezia desagerrarazteko, giza eskubideak zabaltzeko, desberdintasunen aurka borrokatzeko eta planeta eta bere baliabideak errespetatzen dituen garapena lortzeko.

Hala ere, 2030 Agendak planteatzen duen benetako eraldaketa lortzeko, beharrezkoa da planetako pertsona eta herrialde guztien inplikazioa eta, horretarako, hezkuntzaren zeregina funtsezkoa da. Hezkuntzak, zentzurik zabalenean, 4. GJHko 4.7 xedean planteatzen den bezala, gizarte kritikoak eta gizarte-, ingurumen- eta ekonomia-errealitate eta arazoez kontziente direnak eraikitzen laguntzen du: “hemendik 2030era, ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko behar diren ezaupide teoriko eta praktikoak izango dituztela ziurtatzea, besteak beste, honako hauen bidez: garapen jasangarrirako eta bizimodu jasangarrirako hezkuntza, giza eskubideak, genero-berdintasuna, bake-kultura eta indarkeriarik eza sustatzea, munduko herritartasuna eta kultura-aniztasuna baloratzea eta kulturak garapen jasangarriari egiten dion ekarpena”.

Bilboko eta Bizkaiko biztanleak 2030 Agendan eta GJHetan trebatzeko eta sentsibilizatzeko helburuarekin, eta Bilboko gazteei arreta berezia eskainiz, BBK Kunak, UN Etxearen eskutik, Kuna gunera bisitak eskaintzen ditu ikasleentzat.

Bisita horien bidez, eraikineko hainbat gunetan, 2030 Agendarekin eta GJHekin lotuta egiten den jarduera sakonago ezagutzeko aukera izango dute parte-hartzaileek. Halaber, lekua ezagutu ondoren, ikasleek tailer dinamizatu bat izango dute, eta bertan garapen jasangarriaren ardatzetan sakontzeko eta Agendaren edukiak ezagutzeko aukera izango dute.

Tailerraren metodologia parte-hartzailea UNESCO Etxeak egindako “Garapen Jasangarrirako Helburuak ikasgelan – Zu ere parte zara!” unitate didaktikoan oinarritzen da, zeinek Agenda oro har lantzen baitu, baita GJH bakoitza ere. Metodologiaren malgutasunari esker, tailerrak taldearen profilera edo ikasgelan lantzen ari diren ikasgaietara egokitzeko aukera dago.

Egungo gaiak

Todas las noticias

Zelan integratu GJHak ikastetxeetan

Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH), Helburu Globalak ere deituak, funtsezko erronkei heltzeko eta mundu ekologikoagoa eraiki ahal izateko ibilbide-orria dira. Hezkuntzak funtsezko zeregina du horren sustapenean, gazteen buruetan eragiten baitu eta jasangarritasunaren garrantzia ulertzen laguntzen baitu.

Partekatu
Skip to content