Kuna-co Proiektuak 2024
Zeren bila gabiltza?
“Kuna-co Proiektuak” deialdian aurkeztutako erronkei erantzungo dieten gizarte-berrikuntzako proiektuak finantzatu gura ditu BBK Kunak.
Aurkeztutako proiektuek Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzera bideratuta egon behar dute nahitaez.
Konponbide benetakoak, erreplikagarriak eta eskalagarriak dituzten proiektuak bilatzen dira, eta aukeratutako gaiari buruzko ikerketa-proposamen bat aurkeztu beharko dute, azken emaitza gisa gutxienez ekintza bat izango duena.
Zer eskaintzen dugu?
Deialdiak 150.000 euroko aurrekontua du, eta hautatutako proiektuen artean banatuko dira. Hautaketa-panelak proiektu bat edo gehiago hautatu ahal izango ditu erronka bakoitzeko, eta erronkaren bat hutsik edo esleitu barik utzi ahal izango da, baldin eta proiektu bakar batek ere ez baditu eskatutako irizpideak betetzen.
Norentzat da?
Proiektu-proposamena erakunde-talde batek, partzuergo batek, aurkeztu beharko du, eta ikerketa eta ekintza gauzatzen lagunduko du. Proposamena irabazi-asmorik gabeko erakunde batek, partzuergoaren buru izango denak, aurkeztu beharko du. Erakunde hori izango da partzuergoaren eta BBKren arteko harreman-gune nagusia. Partzuergoa helize laukoitzaren ordezkari diren bi eragilek gutxienez osatu behar dute, bakoitza izaera desberdinekoa: unibertsitatea, enpresa, administrazio publikoa edo sozietate zibil antolatua.
Zein dira 2024rako erronkak?
- Hezkuntza eta desberdintasuna: eskolaz kanpoko jarduerak
- Migrazioa eta talentua: enplegu digitalak
Nolakoa da deialdiaren prozesua?
- Deialdiaren irekitze-data: 2024ko maiatzaren 27a.
- 1. FASEA: (Maiatzaren 27-etik ekainaren 20ra). Proiektu laburtua edo “One Page Project” aurkeztea.
- 2. FASEA: (uztailak 24-etik irailaren 15-era) 1. Fasea igaro duten proiektuek proiektu xehatua aurkeztuko dute, eskatutako dokumentazio zabala erantsita.
- Proiektuak hautatzea eta diru-laguntza esleitzea: 2. Fasera igaro diren proiektuak Hautaketa-panelak ebaluatuko ditu, eta horrek erabakiko du zein proiektuk jasoko duten finantzaketa.
Non aurkeztuko dut nire proposamena?
Kuna-co Proiektuak 2024rako proiektu-proposamena BBKren webgunearen (www.bbk.eus) bidez aurkeztuko da BBK eta Zu atarian. Zehazki “BBK Kuna” atalean.
AURKEZTU ZURE PROIEKTUA
Eskaerak egiteko epearen arabera, horiek BBKn jasotzeko azken eguna 2024ko ekainaren 20a da.
Dokumentazioa eta deskargak
Zalantzarik baldin badut?
Hemen aurkituko gaituzu: kuna@bbk.eus